Vital FundazioarenGenero Berdintasunari buruzko zikloak lodifobiarieta elikadura-portaeraren nahasmenduei (EPN) eskainiko die hurrengo hitzordua. Hitzaldia azaroaren 30ean izango da, 19:30ean, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Hizlari bi izango dira: Paula Fernándezinfluencer gasteiztarra, 100.000 jarraitzaile inguru dituena Instagramen; eta Elsa Fernández, ACABE-Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Euskadiko Elkartea Araban erakundeko integratzaile soziala.