Vital Fundazioak antolatutako ‘Genero berdintasuna' zikloak Carlos Mesa zuzendariaren ‘Gordas’ antzezlana ekarriko du Gasteizera. Lehenengo emanaldirako sarrerak (azaroaren 9a) salmenta hasi eta ordu gutxira agortu ziren, eta, horregatik, Vital Fundazioak publikoari bigarren aukera bat eskaintzea erabaki du, antzezlan arrakastatsu honetaz goza dezan. Bigarren hitzordu hori azaroaren 8an izango da, asteazkena, 19:30ean, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua) eta sarrerak ostiral honetan, hilak 20, jarriko dira salgai, 8:30etatik aurrera www.fundacionvital.eus webgunean edo aurrez aurre Kordoi Etxean.