
Vital Fundazioak antolatutako ‘Genero berdintasuna’ zikloak proposamen berrien eskutik dator 2025ean. Gizarteak aurrera egin dezan garrantzi handia duen gai baten zenbait alderdiri buruzko hausnarketa egitea dute helburu proposamen horiek, hortaz herritar guztiek hartu behar dute parte. Martxoaren 6tik ekainaren 12ra, zikloaren lehenengo zatian, hogeita hamar urte beteta eta ezkongai, elikadura jokabidearen nahasmenduak (EJN), identitatea, afektuak, osasun mentala, maskulinitate osasuntsua eta adinkeria landuko dira, hainbat formatutan, hala nola bakarrizketak, kontzertuak, antzerkia eta hitzaldiak.