Vital Fundazioak antolatzen duen Euskal Zinema Dokumentalaren IX. Asteak iazko zinema dokumentaleko produkziorik onenak aurkeztuko ditu berriro. Urriaren 2tik 5era bitartean, Vital Fundazioa Kulturunea (Bakea kalea 5, 1. solairua, Dendaraba, Vitoria-Gasteiz) berriz ere izango da euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketaren agertoki.