Joan den otsailaren 19an ireki zen Estibalizko Igoeran izena emateko epea. Proba hori Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatzen du Vital Fundazioarekin batera. Dauden 750 plazen erdia baino gehiago erreserbatu dira dagoeneko, eta apirilaren 18rako aurreikusitako epea baino lehen agortuko direla uste da.