Vital Fundazioak hezkuntza programa aitzindari bat jarri du martxan, lehen hezkuntzako ikasleak, modu atsegin eta ulergarrian, hainbat gaitan barnera daitezen, hala nola klima aldaketa, gerra, pandemia, konfinamendua, krisi ekonomikoa edo pantailen kontrolik gabeko erabilera. “Etorkizunean itxaropena duen mezu baten bidez, gizakiok nortzuk garen eta baikortasuna berreskuratzeko zer baliotan oinarritu behar dugun” hausnartzen laguntzea du helburu.