Vital Fundazioak Erasmus programarako laguntzen beste deialdi bat ireki du, 2024/2025 ikasturteari begira. Bekak 1.200 eurorainokoak izan daitezke, eta Estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatuta dauden Araban erroldatutako ikasleentzat dira. Gainera, Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako graduko ikasleen mugikortasun-programan onartuak izan behar dute.