
2023/2024 ikasturtean Erasmus programan parte hartzeko aurtengo laguntzen deialdia ireki du Vital Fundazioak. Bekak 1.200 €-rainokoak izan daitezke, eta ikasleek bete beharreko baldintzak honako hauek dira: Espainiako edozein unibertsitatetan matrikulatuta izatea, Araban erroldatuta eta Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako graduko ikasleen mugikortasun-programan onartuta.