Vital Fundazioak Arabako musika-agertokia sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, batez ere tokiko edo gorantz doazen taldeak direnean. Hori dela eta, Vital Fundazioa Kulturuneak datorren ostegunean, otsailak 8, David Cid Trio eta Perico Sambeat aurkeztuko ditu kontzertuan, belaunaldi nahasketaren emaitza den laukote freskoa eta dinamikoa. Elkarrekin interpretatuko dituzte standards, jazz konposizioak eta gai propioak, hainbat estilorekin nahastuz eta energia paregabea sortuz.