Vital Fundazioak CaMinus irabazi asmorik gabeko elkartearekin duen konpromisoa Erromara iritsiko da aurten. Elkarte hori hiru pertsonak osatzen dute, eta horietako bik muskulu-distrofia izeneko gaixotasun arraro bat dute. Munduan gaixotasun minoritarioak dituzten 70 milioi pertsona ikusaraztea da erronka. Hamar etapa eta aste biko erromesaldi luze baten ondoren, ekainaren 19an amaituko da abentura, Frantzisko aita santuarekin izango duten audientzian.