Aurten, BLAN probak 66. edizioa egingo du irailaren 16an, eta egutegiko proba zikloturistarik urtetsuena izaten jarraitzen du, bi gurpilen mundua gustuko duten zaleentzako ezinbesteko hitzordua. Gehienez 750 bizikleta zalek jantziko dute aurten probaren adierazgarri den maillot gorria, eta probaren parte hartze errekorra hautsiko du kopuru horrek. 154 kilometro ditu probak eta 1.800 metroko desnibela.