
Granados Piano Hirukotearen emanaldia ekarriko dute bihar Vital Fundazioaren Astearte Musikalek. Nazioarteko musika eszenako hiru interprete nabarmen dira taldekideak, Melani Mestre piano-jotzailea, Nataliya Borysyuk biolin-jotzailea, eta Jorge Sierra biolontxelo-jotzailea, eta bere belaunaldiko ospe eta nortasun handieneko ganbera taldeetako bat osatzen dute.