
Xiaolu Zang txinatar pianista birtuosoa bihar izango dugu bisitan Vital Fundazioaren Astearte Musikaletan, hainbat mendetako artistek, beren konposizioetan, tonalitate bera nola erabili zuten erakutsiko duen programaren eskutik. 19:30etik aurrera, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua) Bachen, Schumannen, Szymanowskiren, Messiaenen eta Prokofieven obrak joko dituzte, guztiak si bemolean.