Yvonne Timoianu, biolontxeloa, eta Alexander Preda, pianoa, Salzburgo Bikotea, Mozarten jaioterriko musika tradizioaren ordezkari onenak dira. Bihar, Vital Fundazioaren Astearte Musikalen XXXIV. edizioko bigarren kontzertuan, ‘A french celebration' programa interpretatuko dute. Bertan, Couperin, Debussy, Ravel eta Francken piezak sartu dituzte, XIX. mendeko ganbera musika frantsesaren maisulanak.