Vital Fundazioak sexu-hezkuntzako programa berri bat jarri du Arabako ikastetxeen eskura, haurtzaroan sexualitate osasuntsua eraikitzeko hezkuntza-lana egin dadin. Ekimena, erabat doakoa, lehenengo esperientzia pilotu bat da eta ‘Aldatzen’ du izena, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat nahiz irakasleentzat eratua.