Datorren larunbatean, irailaren 21ean, Alzheimerraren Mundu Eguna izango da. Egun horretarako, Vital Fundazioak eta AFARABAk (Alzheimer eta Beste Dementzia Batzuen Elkartea) programa berezi bat diseinatu dute gaixotasun hori ikusarazteko, funtsak bilatzeko eta elkarteak gaixotasun hori duten pertsonen eta haien familien alde egiten duen lanaren garrantzia azpimarratzeko. Egitarauak honako jarduera hauek bildu ditu: antzerki dokumentala, Narriadura Kognitiboari, Alzheimerrari eta Dementziei buruzko Dibulgazio-jardunaldien XXX. edizioa, Alzheimerraren Mundu Eguna dela eta Manifestua Irakurtzeko ekitaldi instituzionala eta ‘Da vida a tu elefante/Emaiozu bizia zure elefanteari’ kaleko ekintza berritzailea.