Zer ikusi, hura egin Hezkuntza programak

«Qué Veo Qué Hago» lanak nerabe eta gazteengan gero eta ohikoagoa den errealitate bat arakatu eta lantzen du: antsietatea, autoestimu txikia, apatia, harreman toxikoak, komunikazio falta, frustrazioarekiko tolerantzia txikia...
Gizarte azkar eta etengabe aldatzen ari den honetan, beharrezkoa ikusten dugu erresilientzia eta pentsamendu kritikoa garatzen laguntzea, erabaki informatuak eta beren buruarengan segurtasunez hartu ahal izateko.
- ERRESILIENTZIA: Hainbat edukiren bidez (oso ezagunak haientzat), beren erabakiak nola hartzen ari diren identifikatuko dute, zein baliotan eta nola eragiten ari diren identitatearen eraikuntzan.
- PENTSAMENDU KRITIKOA: Itxuraz gure ezaugarri pertsonaletara egokitutako errealitate bakartzat agertzen zaiguna zalantzan jartzen dugu, bakar sentiaraziz. Errealitate hori aurrez sortutako beharretara egokitzen da. Beharrezkoa da manipulazio-saiakeretatik aldenduko gaituen begirada kritikoa sustatzea.
Jarduteko modua
"Jarduteko modua" atalean aurreko paragrafoa errepikatzen da. Honako hau jarri beharko litzateke: 2 saio presentzial ditu, eta horietan hainbat eduki erabiltzen dira, parte-hartzaileak berehala
2 saio presentzial ditu, eta horietan hainbat eduki erabiltzen dira, parte-hartzaileak berehala identifikatzeko eta jardueran aktiboki inplikatzeko.
Tailerrak euskaraz edo gaztelaniaz ematen dira.
Izen-emateak
Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko, idatzi e-mail bat helbide honetara edo jarri harremanetan web orriaren bitartez.
konexioona@gmail.com
https://konexio-ona.com/hablamos/