Pandemiak bi urtez baldintzatu ondoren, Vital Fundazioaren Gabonetako Merkatua leial itzuli da Gabon Gauaren aurreko osteguneko hitzordura. Erakundeak hainbat berrikuntza prestatu ditu normaltasunera itzuli dela ospatzeko, eta gaur goizean aurkeztu du Jon Urresti Vital Fundazioetako presidenteak.