‘Vital Araban zehar’, gure lurraldean udak gozatzeko Vital Fundazioaren kultura ekimena azken txanpan sartu da eta poliki-poliki agur esaten ari da XVIII. edizioari, amaitzera doa-eta. Asteburu honetan antzerkia izango da protagonista nagusi eta bakarra. Durruma Kanpezuko eta Izarrako plazetan izango dira igande honetako bi emanaldi bakarrak.