‘Topa Araba’Vital Fundazioak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako ardoaren balioa azpimarratzeko Bizkaian abian jarritako ekimenak amaiera eman dio lehenengo edizioari – 2022ko udaberrian abiarazi zen –, eta bederatzi sustapen-ekintza egin dira Bizkaiko hainbat herritan. Ostalaritza-sektoreari eta, oro har, publikoari zuzendutako programaren bidez, 2.400 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte erakusketetan, dastatzeetan, haurrentzako jolas-gunean, baita ardoaren escape room batean ere, besteak beste, Bilbon, Lekeition, Zornotzan, Gernikan, Santurtzin edo Getxon.