1. Hasiera
  2. Otsoen mokaduak - Aitor Vinagret
aitor

Sinopsia

Institutuan nengoela, Gaztelania irakasleak gela osoaren aurrean ni otsoa nintzela esan zidan. 

Askotan hitzek oihartzun handia uzten dute, ordutik jarraitzen baitut gaiari bueltak ematen. Zer otso mota naiz ni? 

Nik ez dut otso bat izan nahi. Urdaiazpikoa eta ardi-gazta gustatzen zaizkit, baina ez dut inoiz amonarik jan.

Nire ustez, Gaztelania irakaslea, otsoa ere bada…

Aitor Vinagret

Aitorrrek txikitatik izan du antzerkiarekiko griña. Imaginatzen zituen munduak eta pertsonaiak dira egun bere istorioen protagonistak. Jolasa, inprobrisazioa eta irudimena dira bere oinarriak sortzerako orduan.

Yindeyan Laboratorio Internacional-ean eman zituen bere lehenengo pausoak. Klown-ean murgildu zen eta beranduago antzerkian era profesional batean apostua egitea erabaki zuen. Bartzelonako Laborato-rio Escuela de Expresión Dramática eskolan hiru urte eman zituen. Bertan sortzaile bilakatu zen eta hortik aurrera berak idatzi, zuzendu eta antzeztutako lanak aurrera atera ditu. Umeentzako zein helduentzako antzezlanak sortu ditu, euskeraz, ingelesez eta erderaz. Bidean, formakuntzan jarraitu du maisu desberdinekin lan egiten.

Egun, bakarkako lanak mugitzeaz gain, kolektiboan ere lan egiten du. Koilara Teatro (Euskadi-Katalunia) konpainiako kidea da, Teatre Nu (Katalunia) konpainiako euskal aktorea, Naita Produkzioak (Euskadi) konpainiarekin batera, AMA, AMAMA, MAMUAK ikuskizuna sortu dute eta Kolektivo Monstrenko-k (Euskadi) ekoiztutako Raska Nazka pieza laburra, besteak beste.