
Vital Fundazioak Erasmus laguntzen aurtengo deialdia ireki du. 2025-2026 ikasturterako laguntzak izango dira eta aurrekontua 100.000 euroraino igo da. Bekak 1.200 €-ra irits daitezke, eta Estatuko edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleentzat dira, beti ere ikasle horiek Araban erroldatuta badaude eta Europar Batasuneko eta Erresuma Batuko herrialdeetako graduko ikasleentzako mugikortasun programan onartuta badaude.