
Idiomas Vital Fundazioan, 2025-26 ikasturtean, ingeles teknikoa eta komertziala hobetzeko emango diren ikastaroetarako 10 beketako bat eskuratzeko deialdiaren oinarriak argitaratu ditu dagoeneko Vital Fundazioak. Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako tituludunei eta ikasleei zuzenduta, horiek eskatzeko epea maiatzaren 13tik ekainaren 14ra egongo da zabalik www.fundacionvital.eus webgunean; maila egiaztatzeko proba, behar dutenentzat, ekainaren 20an egingo da, eta emaitzak uztailaren 1ean argitaratuko dira.