
CaMinus irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta hiru pertsonak osatzen dute, zeinetatik bik muskulu-distrofia izeneko gaixotasun arraro bat duten. Beste erronka bat prestatzen ari da elkarte hori, munduan gaixotasun minoritarioak pairatzen dituzten 70 milioi pertsonak ikusarazteko. Vital Fundazioa beti dute lagun bere ekimenetan, eta munduaren amaierako itsasargiraino iristea izango da hurrengo helmuga.CaMinus Finis Terrae izena eman diote proiektuari.