
IbilVital, Vital Fundazioaren programa iaz jarri zen abian, mendian modu erraz eta gidatuan ibiltzen hasi nahi duten pertsonentzat, eta bigarren edizioan irteera, helmuga eta jarduera paralelo erakargarri gehiago izango ditu. Zortzi irteeratik hamarrera igo da, eta asteburuan egingo dira, hil honetako 22tik datorren urriaren 4ra arte.