Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, Vital Fundazioaren Astearte Musikalak bihar itzuliko dira Vital Fundazioa Kulturunearen ohiko hitzordura (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 19:30etik aurrera. Carles & Sofía piano bikotea izango da 2025eko lehen kontzertuaren protagonista, Schuberten, Brahmsen, Granadosen, Fallaren eta Ravelen lanetan oinarritutako lau eskutara egindako errepertorioaren eskutik.