1. Hasiera
  2. Node
  3. Otsoen mokaduak - Aitor Vinagret
otsoen mokaduak

Ikuskizuna

Otsoek izugarrizko beldurra ematen didate. "Auuuuuu" luze eta sakon bat entzutean, nik “Aaaaaaaaah” oihukatzen dut eta ohe azpian bizkor ezkutatzen naiz, galdutako galtzerdiren bat besarkatuz… Kaixo? Nor dabil hor? Otsoa?

Amamak, beldurrak baratzeko modurik onena, otsoen ipuinak kontatzea dela dio. Amamak jakintsuak dira. Nik kasu egingo diot. 

1, 2 eta 3... Bazen behin otso bat... Auuuuuuuu!! Aaaaaaaah!!!

Aitor Vinagret

Aitorrrek txikitatik izan du antzerkiarekiko griña. Imaginatzen zituen munduak eta pertsonaiak dira egun bere istorioen protagonistak. Jolasa, inprobrisazioa eta irudimena dira bere oinarriak sortzerako orduan.

Yindeyan Laboratorio Internacional-ean eman zituen bere lehenengo pausoak. Klown-ean murgildu zen eta beranduago antzerkian era profesional batean apostua egitea erabaki zuen. Bartzelonako Laborato-rio Escuela de Expresión Dramática eskolan hiru urte eman zituen. Bertan sortzaile bilakatu zen eta hortik aurrera berak idatzi, zuzendu eta antzeztutako lanak aurrera atera ditu. Umeentzako zein helduentzako antzezlanak sortu ditu, euskeraz, ingelesez eta erderaz. Bidean, formakuntzan jarraitu du maisu desberdinekin lan egiten.

Egun, bakarkako lanak mugitzeaz gain, kolektiboan ere lan egiten du. Koilara Teatro (Euskadi-Katalunia) konpainiako kidea da, Teatre Nu (Katalunia) konpainiako euskal aktorea, Naita Produkzioak (Euskadi) konpainiarekin batera, AMA, AMAMA, MAMUAK ikuskizuna sortu dute eta Kolektivo Monstrenko-k (Euskadi) ekoiztutako Raska Nazka pieza laburra, besteak beste.