Albert Guinovart piano-jotzaile katalanak, Roger Padullés tenorrak animatuta, Schumannen Dichterliebe ezaguna osatzen duten Heineren poema berberak musikatu ditu, eta poeta alemaniar bikainaren ikuspegi ezberdin eta gaurkotua eman du. Hain zuzen ere, horiexek entzungo dira bihar Vital Fundazioak antolatutako Astearte Musikalen hitzordu horretan.