Vital Fundazioak ahozko kontakizunarekin lotutako zortzi ikuskizun programatuko ditu. Helburua honako hau izango da: ofizioa eta kontalaritza ikuskizunen sorkuntza sustatzea, jarduera horretan aritzen diren pertsonei lan-aukerak ematea eta profesional berrien prestakuntzan eta sustapenean laguntzea, publiko zalea eta aditua sortzeaz eta prestatzeaz gain.
Informazioa
Ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute ISPILUAK. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki dutenak. Bizinahia eta beldurra, bizitza eta heriotza, gaua eta eguna, ametsak eta errealitatea… elkarri begira, elkarren isla, gure barruko (h)egietan oihartzun eginez. Leku askotan aurki ditzazkegulako gure islada itzuliko diguten ISPILUAK.
Dorleta Kortazar Alkoz
Eskoriatzan jaio zen (Gipuzkoa), Deba ibaiaren sorburutik oso gertu. Agian, horregatik behar izaten du noizean behin, errekak legez, itsasoraino bidea egitea.
Berba hitza maite du, berbak dira bere lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditu tentuz. Berak sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditu, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat. Kontatzen dituenean, bestelako mundu bat posible dela sinesten duelako. Diote, begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen duela, gozo, xamur, euskara garbian eta zainduan. Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko eta nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.