Gustu guztietarako doako kontzertuak, gaueko martxa solidarioa, Vital Enpresen Lasterketa edo Erdi Aroko Hirigunean zehar egingo den street escape bat dira Vital Egunaren aurtengo edizio honetako osagai ezin hobeak. Alvaro de Luna abeslari ospetsua, Travis Birdsen ahots nahastezina eta Dantz Point musika elektronikoaren saioa izango dira jarduera nagusiak. Gainera, Vital Eguna Langraiz eta Legutiora joango da lehen aldiz, ‘Hijos del rock and roll' familientzako musika ikuskizunaren eskutik. Horrela, urriaren 4an, ostirala, eta 5ean, larunbata, Vital Fundazioak Arabako gizartearekin partekatu nahi duen kirol-asteburua, ludikoa eta solidario biziko da.