Berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beken deialdia berritu du Vital Fundazioak, merkatuaren eskarira egokitzeko arlo berriak sartuz urtero eguneratzen duen ekimena baita. Egibideko Goi Mailako Heziketa Zikloetan titulua duten ikasleentzat bideratutako hamar beka dira, eta bakoitzak 3.000 euro izango ditu. Laguntzak eskatzeko dokumentazioa webgunetik deskargatu eta posta elektronikoz bidali behar da hilaren 16tik 20ra bitartean.