CorrELA, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten pertsonen eta haien familien aldeko lasterketaren hirugarren edizioa, datorren igandean, irailaren 15ean, izango da. Ekimena ADELA Araba elkarteak sortutako proiektu solidarioa da eta Vital Fundazioa du babesle nagusi. Gizartea sentsibilizatzea eta bere arreta-programetarako dirua biltzea dira bere helburu nagusiak.