Aurten Enpresen 22. Vital lasterketa egingo da Gasteizko erdiguneko kaleetan zehar. Urriaren 5ean, larunbatean, Hirigune Historikoa eta erdiguneko oinezkoentzako kaleak Vital Fundazioak eta Ascentium-ek antolatutako proba tradizionalaren lekuko izango dira berriro. Lasterketan, beren enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau kideko taldeek har dezakete parte.