Bihar Santiago eguna eta Gasteizen ‘Blusa eta Neskaren Eguna’ dela-eta antolatzen diren ekitaldi guztiak ospatu ondoren, ‘Vital Araban zehar’ programazioak asteburu lasaiago baten aldeko apustua egin du. Vital Fundazioaren kultura ekimenak hiru antzerki proposamen programatu ditu egunotan Bilarren, Ondategin eta Urizaharran.