Arabako Lurralde Historikoko jaiek, Santiago eta Andre Maria Zuria barne, badute edalontzi berrerabilgarri berria, ‘Plastikorik ez’ kanpainaren barruan. Sandra Hermosak irabazi du Vital Fundazioak edalontziaren diseinua aukeratzeko antolatu duen lehiaketa, eta, bere diseinua jaietako unerik alaien protagonista izateaz gain, 1.000 euroko saria ere jasoko du.