Vital Fundazioak eta Manuel Iradier Txangolari Elkarteak erakundearen 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiak aurkeztu dituzte gaur. Fernando Casi presidenteak eta Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak zehaztu dute egitaraua. Zenbait une garrantzitsu biziko dira, hala nola datorren igandean, hilak 26, San Bitorreko erromeria historikoa eta Itxogana gurutzearen berrezarpena ekarriko dira gogora, eta azaroaren 29an, ekitaldi handi bat egingo da, Europa Biltzar Jauregian.