![osteguna rock](/sites/default/files/styles/noticia_destacada/public/2024-05/NOTA%20BUENO_Mesa%20de%20trabajo%201_1.jpg)
Vital Fundazioa motorrak berotzen ari da urtean gehien espero den musika-hitzordu baterako: Osteguna Rock Vital Fest. Datorren ekainaren 20an, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza izango da Deaf Devils, Agrskväder (20:10ean) eta Fury (21:40an) taldeen emanaldien agertoki. Momentuko hiru talde erakargarrienetakoak dira rocka maite dutenentzat.