Vital Fundazioak antolatzen duen ‘Genero Berdintasuna' zikloa erritmoen eta estiloen fusioaren eskutik iritsiko da bere hurrengo hitzordura. Ostegunean, hilak 25, 20:00etan, La Mare Cadizko kantautorearen kontzertua izango da Vital Fundazioa Kulturuneako agertokian. Madrilen bizi da abeslaria, eta han, hainbat proiektu musikal, artistiko eta sozialetan hartzen du parte. Poesia eta sustraiko erritmoak maite ditu, eta bere musikak mezua barra-barra du.