Vital Fundazioa Kulturunean proposamen berri bi eskainiko dira datorren astean, Gasteizko kultura programazioari laguntzeko. Ostegunean, ahozko narrazio ikuskizuna (helduentzako ipuin kontalaria) izango da, Itziar Rekalderen eskutik, eta ostiralean, Koilara konpainiak ‘Espejismo. Metamorfosis de una cucharilla’ bere lana aurkeztuko du.