Vital Fundazioak ‘Sexberdinak’ euskarazko antzezlana sartu du bere apirileko kultura eskaintzan, gehienentzat ezezaguna den gai batera hurbiltzea helburu duen istorioa: garun-paralisia duen mutil baten bizipenak eta emozioak, bereziki alderdi afektibo-sexualean oinarrituak. Halaber, aurreiritziak, autoestimua, konplexuak, maitasun falta eta bakardadea aztertzen dira. Gorputz ezberdinez hitz egiten da eta zoriontasunari buruz hausnartzen du.