Arabak lehenengo aldiz izango du emakumezkoen elite mailako pilota txapelketa bat, Vital Fundazioak Euskadiko eta Arabako federazioen ekimen berri honi emandako bultzadari esker. Ekimen berri horrek Eusko Jaurlaritzaren eta Lurralde Historikoko sei udalen laguntza ere izango du. Txapelketa ofizial hori martxoaren 17tik maiatzaren 24ra bitartean jokatuko da, eta bertan lau eta erdian lehiatuko dira gaur egungo emakumezko zortzi pilotari garrantzitsuenak.