‘IN SITU Art Festival’ Vital Fundazioaren laguntzari esker sendotutako arte alternatiboko ekimenak 4. ediziorako deialdia irekiko du martxoaren 18tik apirilaren 21era, eta, lehenengo aldiz, Euskadi osoko artistek izango dute aurkezteko aukera. Jaialdiak jarduera artistikoa eta bertako merkataritza uztartzen ditu, eta ondorioz, erakusketa espazio ez-konbentzional bat eskaintzen du. Oraingo honetan 10 saltoki berriren eskutik itzuliko da, eta horien erakusleihoak arte-galeria txiki bihurtuko dira hamar artista irabazleentzat.