![Martes musicales](/sites/default/files/styles/noticia_destacada/public/2024-03/Martes%20musicales%202023-24%201000x550_0.jpg)
Vital Fundazioaren Astearte Musikalen XXXIV. edizioa bihar amaituko da, Spanish Brass nazioarteko musika talde dinamiko eta sendoenetako baten emanaldiaren eskutik. Carlos Benetó eta Juanjo Serna tronpeta-jotzaileek, Manolo Pérez tronpa-jotzaileak, Indalecio Bonet tronboi-jotzaileak, eta Sergio Finca tuba-jotzaileak, (a) LIVE aurkeztuko dute, Leonard Bernstein, Charles Chaplin, Isaac Albeniz, Manuel de Falla edo Joan Manuel Serrat obrak barne hartzen dituen proiektua.