ZINEMASTEA-Euskal Zinemaren Asteak 40 urte bete ditu 2024an. Urteurren hori ospatzeko, Vital Fundazioak, jaialdia antolatzen duen erakundeak, ekitaldiaren lau hamarkadetako oroitzapenezko liburu bat argitaratu du. Liburuaren egileak Kepa Sojo zinemagile, unibertsitateko irakasle eta zinema historialaria eta Sonia Pacios zinegile eta kultura kudeatzailea dira.