‘Bilketa Kanpaina Handia’hasteko hiru egun falta direla, Daniel Fernández Elikagaien Arabako Bankuko presidenteak manifestu bat irakurri du gaur goizean. Manifestu horretan, erosketa-saskia nabarmen garestitu dela-eta, oso “zaila” izango den urte honetan eskuzabaltasuna izateko deia egin du, Jon Urresti Vital Fundazioko presidentearekin, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiarekin, Maider Etxebarria Gasteizko alkatearekin eta Marian Olabarrieta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako zuzendariekin batera.