Gabonetarako atzerako kontaketa hasi da eta Vital Fundazioak azaroaren 2an irekiko du Gabonetako Nekazaritza Merkatu tradizionalean postu bat lortzeko eskaerak aurkezteko epea. Urtero bezala, Gabon Gaueko aurreko ostegunean (abenduak 21), goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:00etara, Espainia plazan eta Agirre Lehendakariaren kalean nekazaritza eta artisautza produktuen erakusketa eta salmenta izango da, baita beste jarduera eta proposamen batzuk ere.