Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak, haurtzaroan eta nerabezaroan harreman osasuntsuak sustatzeko Konexio-Ona elkartearekin batera, ‘Kontuz, identitate eraikitzen’ jardunaldien bigarren edizioa egingo dute. Hitzordua urriaren 3an izango da, Europa Jauregian, eta goizez profesionalentzat da, haientzako hitzaldiak eta mahai-ingurua egingo baitira, eta arratsaldez familientzat eta komunitatearentzat.