Aurten Gasteizko Enpresen 21. Lasterketa egingo da erdiguneko kaleetan zehar. Urriaren 7an, larunbata, Hirigune Historikoa eta erdiguneko oinezkoentzako kaleak Vital Fundazioak eta Ascentiumek antolatzen duten proba tradizional horren lekuko izango dira berriro. Beren enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau kideko taldeek hartuko dute parte.