
Vital Fundazioaren Arte Vital Lehiaketaren 2023. edizioa ikasturte berriarekin batera jarriko da abian. Lehiaketa honetan parte hartuko duten lanak jasotzeko epea hilaren 13an eta 14an bada ere, ostegun honetan bertan egingo da ZAS Kultur elkarteak antolatutako lehenengo jarduera paraleloa: iaz saritutako artistekin egingo den mahai-inguru bat, bertako artea ardatz hartuta.