Abuztuan zortzi udalerritan kultura jarduerak egin ondoren, ‘Vital Araban zehar’, Vital Fundazioak Arabako txoko guztietara kultura eramateko duen ekimena bere ohiko erritmora itzuli da berriro. Iraileko lehenengo asteburu hau abesbatzei eskainia dago erabat, eta Zanbrana, Argantzun, Bastida eta Berantevilla herrietan horien musikaz gozatzeko aukera izango da.